XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ASKOTARIKO AGERKERAK
Barandiaranek herririk herri bildu dituen esaeretatik honetxek ondorengo agerkerok Mariri ezartzen zaizkio: Dama bezela kotxe ederrean eserita, nahiz suaz inguratua, nahiz ahari gainean zaldun, nahiz ilargia buru inguruan duela; andere bezala erpedun oinekin nahiz aker oinekin; animali bezala aker itxuran, zaldi itxuran edo zezen itxuran edo egazti gisa, bele itxuran nahiz arrano itxuran; suge bezala ere agertu da; azkenez baita ostagi gisara ere, haizebolada bezala, nahiz odei zuri bezala, nahiz ostadar, nahiz su borobil, nahiz suzko igitai bat bezala.

Mari kristautasunak apaldu eta sorgin izaerara degradatuta egon da baina agerkera honen bitartez lehengo sineskintzen sustrairantz hurbildu gintezela dut uste.

Mari, Maia, edo beste edozein izenpean Dama Jainkosa agurgarri bat izan behar izan da.

Edozein nahiz edozer bere menpean zuena noski.

Zeus berak ere horrela askotariko agerkerak ibiltzailea zen: Zezen itxuran Europa harrapatu zuen, zisne bezala Leda liluratu, urrezko euria lez Danae maitatu zuen, etab.

Baina Greziako Zeus eta Mari desberdinak dira.

Zeus gizonezkoa da, Mari ostera andrazkoa.

Zeus jainkojaun indarrez, eta adimenez, aitaren aurka eta amaren eta geroago anaiarreben laguntasunakin egina.

Mari ostera berez bezala da gauza guztien erregina.

Zeus baino aintzinagoko bere amona, Gaia edo Gea (Lurra) da Greziako mitologian Mari euskaldunaren antzekoena.

Gea Kaos-tik datorren indar bat da, ema indar bat, sortze indar bat.

Geatik (lurretik) Uranosek (Zeruak) irten zuen eta biok bat egin da Kronos ekarri zuten (...).